Common Voice:
Teknologiarekin euskaraz komunikatzeko auzolan digitala

Asier Iturralde Sarasola

@aldatsa@mastodon.eus

Librezale.eus

Hezkuntzan ere Librezale

Zer da software librea?

  • Softwarea edozein helbururekin erabiltzeko askatasuna
  • Softwarea aztertu eta norbere beharretara egokitzeko askatasuna
  • Softwarea kopiatu eta kopiak banatzeko askatasuna
  • Softwarea hobetu eta hobetutako bertsioa banatzeko askatasuna

Ahots laguntzaile komertzialak

  • Gero eta ohikoagoa da teknologiarekin ahotsa erabiliz komunikatzea
  • Hainbat sistema daude: Google Assistant, Apple Siri, Microsoft Cortana, Amazon Alexa...

Ahots laguntzaile komertzialen arazoak

  • Hizkuntza zabalduenetan bakarrik erabil daitezke
  • Ez dute euskara ulertzen
  • Ez dute ahots aniztasuna kontuan hartzen
  • Ez dira libreak
  • Enpresa handiak dituzte atzean
  • Pribatutasun arazoak. Grabazioak zerbitzarira bidaltzen dira

Pribatutasun arazoak? Ez da hainbesterako izango!

2019an pribatutasunaren inguruko kezkak baieztatu dira

  • 2019an Alexa, Siri, Assistant, Cortana... susmopean
  • Kazetarien ikerketak eta langileen filtrazioak
  • "Zerbitzua hobetzeko" pertsonek audioak entzuten zituztela onartu dute guztiek
  • Nahi gabe ahots laguntzailea martxan jartzean elkarrizketa pribatuak grabatu: medikuarekin elkarrizketak, sexu harremanak...
  • Pribatutasuna hobetuko dutela agindu dute baina fidatu gaitezke?

Common Voice

  • Ahotsaren ezagutza teknologia hobeak eta guztientzat irisgarriak sortzeko helburua duen proiektua
  • Mozilla Fundazioaren ekimena da
  • 37 hizkuntza ahots grabaketak egiten eta beste 70 baino gehiago prestaketa lanetan
  • https://voice.mozilla.org/eu
  • labur.eus/auzolandigitala

Common Voiceren abantailak

  • Ahalik eta hizkuntza gehienetan egongo da erabilgarri
  • Euskaraz ulertuko du!
  • Ahots mota guztiak hartu nahi ditu kontuan
  • Librea da
  • Mozilla Fundazioak sortua da
  • Pribatutasuna lehentasuna da. Gure ahotsa ez da inora bidaliko

Common Voicera hizkuntza bat gehitzeko zer egin behar da?

  • 5 eta 10 hitz arteko 5.000 esaldi bildu (CC0 lizentzia eduki behar dute)
    • Librezaleko kideek 2.000 esaldi baino gehiago idatzi zituzten eskuz
    • ARGIA.eus-ek espreski proiektu honetarako jabetza publikoan utzitako ia 4.000 esaldirekin osatu zen bilduma
  • Testu horiek irakurriz 10.000 ahots-ordu grabatu eta balioztatu

Auzolan digitalerako deia

Auzolan digitalean parte hartu nahi duzue?